⛅ EGURALDIA

Aniztasuna, eguratsean bederen

Juanma Gallego

JUANMA GALLEGO / ALEA

Udazken kutsuko giroarekin jarraituko dugu bederen datozen bi egunetan.

Udazken giro bete-beta sartuta dago honezkero: gaur zeru hodeitsuekin jarraituko dugu, eta bereziki arratsaldean zaparradak bota ditzake. Hegoaldeko haizearekin jarraituko dugu: bizi, eta oldarraldiekin. Hiriburuaren kasuan, tenperaturak 12 eta 16 gradu artean ibiliko dira.

Aldaketarik ez Arabako sindikatu gehienek bi deialdi eta bi lelo bereizietan deitutako greba orokorraren egunerako: zeru hodeitsuak nagusituko dira, eta, oraingoan ere, zaparradak etor daitezke. Haizea berdinetan ariko da: bizi, eta bolada gogorrekin. Tenperaturan nahiko antzera ibiliko dira, 13 eta 15 gradu artekoan.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago