Gaurko egunez 1933an
1933ko azaroaren 5ean, Euskal Autonomia Estatutuaren proiektua bozkatu zuten Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Emakumeek botoa emateko eskubidea praktikan baliatu zuten lehen aldia izan zen Hego Euskal Herrian, Espainiako Estatuko hauteskunde orokorretan emakumeek bozkatu baino bi aste lehenago. Erreferenduma emakumeen sufragioaren erabilera kolektibo eta dokumentatuaren lehen mugarri handietako bat izan zen Euskal Herrian. Ehunka emakumek propaganda kanpainan, mitinetan eta hautesleak mobilizatzeko lanetan jardun zuten. Landa eremuko emakume batzuei, gainera, autoz joan zitzaizkien bila, hauteslekuetara eraman ahal izateko. Autonomia estatutuaren alde egin zuten Arabako boto emaileen gehiengoak (%81,25k) eta ezezkoak Arabako Errioxako lau herritan bakarrik irabazi zuen.
Eta gainera... |
|||||
|
|
1931-11-02 Eraikuntza arloko gatazkak etengabeak ziren Gasteizen. Maiatza hasieran 40 egun iraun zuen greba hasi zuten kuartelak eraikitzeko obretako 300dik gora langileek. Azaroan, ustekabean, berpiztu zen gatazka.. |
||||
|
|
1959-11-8 1959ko azaroaren 8tik 9rako gauean, lehergailu batek eztanda egin zuen Gasteizko Gobernu Zibilean. ETAri egotzi zitzaion lehen ekintzetako bat izan zen, erakundea sortu eta gutxira, baina ETAk ez zuen bere egin. |
||||
|
|
2003-11-04 El Boulevard merkataritza guneak ateak ireki zituen, Sidenorren antzinako lurretan. Azpiegiturak eragin handia izan du Zaramagaren eta oro har hiriaren antolamenduan eta merkataritza jardueran. |
||||
|
|
|||||
|
|
|
||||