⛅ EGURALDIA

Urdina ez da luzatuko

Juanma Gallego

JUANMA GALLEGO / ALEA

Gaurkoz giro eguzkitsua mantenduko da, baina astebururako aldaketa iragarri dute.

Lanbro eta hodeiekin segituko dugu, baina, oraingoan ere, ondoren egun eguzkitsua geratuko da. Gauarekin batera, ordea, hodeiak ugarituko dira. Hegoaldeko haizea nagusi izango dugu, eta bereziki errepidetan izotzari adi egon beharko zaio: Gasteizen 1 eta 17 gradu arteko alde termiko zabala izango dute.

Larunbataren hasieran zerua hodeitsu egongo da; are, euria egin dezakeela aurreratu du Euskalmetek. Eguerdirako, ordea, hodeitza gutxitzera egongo du. Iganderako ere hodeiak iragarri dituzte: erdi eta goi mailakoak izango dira, haize indartsuez lagunduta. Tenperatura minimoak zertxobait altuagoak izango dira, eta maximoak antzera mantenduko dira, 4 eta 16/17 gradu arteko tarte batean kokatuz.

 

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.
 

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago