Aste osoan zehar gertatzen ari den moduan, lehen orduetan lanbroa eta lainoak ager daitezke leku batzuetan. Ondoren, giro eguzkitsua mantenduko da. Eolo hegotik ariko da, indar askorik gabe, eta tenperaturak nahiko baxu egongo dira egun gehienean. Kasurako, hiribururako 2 eta 12 gradu artean mugituko da galinstana edo sakelako telefonoen barruan dagoen prakagorri nekaezina.
Ezustekorik ez, eta ohiko lan astearen azken egunean ere lanbro eta lainoak agertuko dira. Ondoren, beste behin, Lorenzo dotore-dotore ibiliko da zeruan, hasieran hegokoa eta arratsaldean tarteka iparraldekoa izango den haizearekin batera. Eguzkia egonda ere, ez du asko berotuko, tenperaturak 2 eta 14 artean ibiliko direlako.
Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.