Eustaten datuen arabera, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 16 urtetik gorako biztanleen %44,2k (850.805) goi mailako ikasketak amaitu ditu 2025ean, aurreko urtean baino 0,3 puntu gehiago. Azken hiru urteetan goi mailako ikasketak dituzten pertsonen proportzioak gora egin du etengabe, lehen etapako ikasketak bakarrik dituztenen portzentajeak behera egin duen bitartean
Datu hauetatik Arabaren hezkuntza profil berezitua nabarmentzen da.
Hala, Arabako 16 urte edo gehiagoko biztanleriaren %41,9k goi mailako ikasketak amaitu ditu 2025ean. Gipuzkoaren (%44,8) eta Bizkaiaren (%44,4) atzetik geratu da Araba, nahiz eta 2024ko datuarekin alderatuta (%41,4) %0,5 gora egin duen.
Genero ikuspegia txertatuz gero, ikusten da Araban emakumeen %42,4k dituztela goi mailako ikasketak, eta gizonen % 41,4. Aldiz, Bizkaian eta Gipuzkoan goi mailako ikasketak egin dituzten gizonen portzentajea altuagoa da.
Bestetik, Arabak du lehen etapako hezkuntza mailarik altuena (%36,2 2025ean), Bizkaiak % 35,2 eta Gipuzkoak %34,4 dituzten bitartean. Arabak du, era berean, bigarren etapako hezkuntza mailarik altuena (%21,9 2024an zein 2025ean).
Gorbeialdea eta Arabako Errioxa
Kontraste handiak daude eskualdeen artean: Gorbeialdean goi mailako ikasketak dituztenen proportzioa %53,1ekoa da, Arabako nahiz erkidegoko batez bestekoaren oso gainetik.
Aldiz, Arabako Errioxa da erkidego osoan goi mailako ikasketa maila txikiena duen eskualdea da, %33,8rekin. Datuak agro-industriari eta nekazaritzari lotutako egitura produktibo baten ezaugarriei erantzuten dio.
Hiriburuen artean, berriz, goi mailako ikasle gutxien dituen hiriburua da Gasteiz, biztanleriaren %41,4rekin