⛅ EGURALDIA

Giro hotzak geratzeko asmoa du

Juanma Gallego

JUANMA GALLEGO / ALEA

Tenperatura baxuekin bada ere, Lorenzo aterako da goizeko hodeien artean.

 

 

Asteazkenarekin batera goiz lanbroak azalduko dira, baina ondoren ez du garbituko, lehen orduetan bederen zeru hodeitsua geratuko baita. Orduak pasa ahala, ordea, apurka-apurka desagertzen joango dira, eta ostarteak zabalduko dira. Eolo norabide aldakorrean ariko da, ahul, baina egunaren erdiko orduetan tarte biziagoak izango ditu, iparraldean finkatuz. Gasteizen 3 eta 8 gradu arteko aldean ibiliko dira.

Lanbroak errepikatuko dira, baina, ondoren, zerua nahiko oskarbi geratuko da, egun eguzkitsu bat oparituz. Oraingoan ere aldakor ariko da Eolo, hegoaldetik goizean, eta ipar osagaira joz arratsaldearekin batera. Ez da indarrez ariko. Izotzari ari egon beharko zaio, tenperatura minimoak zerotik gertu egongo direlako: hiriburuan 1 eta 13 artekoan kulunkatuko dira.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago