⛅ EGURALDIA

Armairuan arakatzen hasi beharra dago

Juanma Gallego

JUANMA GALLEGO / ALEA

Giro hotzarekin jarraituko dugu, eta, aspaldiko partez, elur kota aipatu du Euskalmetek.

 
 

 

 

Zeru hodeitsuak izango ditugu gaur, eta noizean behin euri txikia izan dezake. Nahiz eta giroa nahiko hotza izan, prezipitazio hori ez da elur gisa jaitsiko, baina Euskalmetek elur kota aipatu du aspaldiko partez: 1.300-1.500 metroren bueltan egongo da. Ipar edo ipar-ekialdeko haizea izango dugu, ahul-bizi jardungo duena gehienetan, zenbait bolada gogor izateko aukerarekin. Aipatu bezala, hotza nabarmena izango da: 4 eta 7 gradu arteko alde termikoa izango dute Gasteizen.

Asteazkenak goiz lanbroa ekarriko du, eta hasieran eguna nahiko hodeitsu egongo da, baina denborarekin ostarteak ere zabalduko dira Arabako zeruetan. Haizea oraingoan aldakor egongo da, tarte bizi batzuekin. Tenperaturei dagokienez, oso antzekok izango dira, 3 eta 7 gradu arteko aldearekin. Elur kota bere horretan mantenduko da, eta zenbait puntutan izotz txikia egin dezake.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.
 

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago