Gau Beltza, Arimen Eguna… bakoitzak bere erara

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute

Herriko antzinako ohituretan eta kulturan oinarritutako Gau Beltza ospatu dute Araba osoan.

Ehunka lagunek parte hartu dute Gau Beltzarekin edo Arimen Gauaren bueltan herrietako eta auzoetako jai batzordeek eta euskara taldeek antolatu dituzten ekitaldietan. Zabalgana eta Salburua auzoetan, Gasteizen, Erentxunen, Bilodan, eta Amurrion gau izugarria iragan dute.

Morillasen, esaterako, ohiko herriko ohitura berreskuratu zuten iaz eta Arimen Eguna berreskuratu dute. Herritarrak doluz joaten dira elizara goizean, arrosarioekin eta, emakumeen kasuan mantelinarekin, hildakoei ogi eskaintza egiteko. Auzokideek etxeko ogia egiten dute egun horretarako.

Argazkiak: ZET, Salburuko Jai Batzordea, Arabako Kontzejuen Elkartea, Amurrio Gaur

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago