⛅ EGURALDIA

Laino iraunkorrak espero dira

Juanma Gallego

JUANMA GALLEGO / ALEA

Dezente freskatzeko joeran sartuko da astea, eta hotza orain artekoa baino handiagoa izango da.

Zenbait lekutan astelehenak laino iraunkorra ekar dezake goizean goizetik. Gainerakoan, batez ere egunaren lehen eta azken parteetan, tarte hodeitsuak izango ditugu. Arratsaldean, ordea, hodei gutxi egongo bide dira zeruan. Haizeak ipar osagaia izango du gehienetan, eta ahul-bizi ariko da, zenbait bolada gogorrekin. Egun hotza izango da: 4 eta 12 gradu artean ibiliko da termometroa.

Astearteak ere lanbro eta lainoak ekarriko ditu eguna hasteko. Ondoren, zerua bezperan baino dezente hodeitsuagoa geratuko da. Ipar osagaian finkatutako haizearekin jarraituko dugu, zenbaitetan bolada gogorrak har ditzakeena. Dezenteko hotza izango dugu, izotzetik gertu: 1 eta 9 gradu arteko aldera iragarri dute Gasteizerako.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago