Lanbro eta lainoekin esnatuko gara gaur, eta hala hasiko dira egunak asteburuan zehar. Dena dela, behin horiek altxatuta, zeru oskarbiko ostiral polita izango dugu aurrean. Egongo diren hodei apurrak erdi eta goi mailetan geratuko dira. Gehienetan, haizea iparraldekoa izango da, indar askorik gabekoa. Eguzkiaren ondorioz, tenperatuta nahiko epelak izango ditugu, Gasteizen 7 eta 17 gradu artean kokatuz.
Larunbata oso antzeko eguna izango da, zerua nahiko garbi mantenduko baita. Iganderako, ordea, aldaketa etorriko da hodeitzari dagokionez. Euskalmetek arratsalderako igartzen du, eta, AEMETek, goizerako: hodeiak pilatuko dira. Asteburuan zehar haizeak bolada gogorrak izango ditu. Tenperaturei dagokienez, antzera mantenduko dira: 5 / 17 eta 5 / 15 gradu artean ibiliko da termometroa.
Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.