Goizean goizeko lanbro eta lainoekin ekingo dio ostegunak bere 24 orduko erregealdiari. Oro har, giro eguzkitsua espero da, erdi eta goi mailako hodeiekin. Haizea mendebaldekoa edo hego-mendebaldekoa izango da, arratsaldean ipar osagaira joko badu ere. Hiriburuan 8 eta 16 gradu arteko alde termikoa izango dute.
Ostiralak ere goizeko lanbro eta lainoak ekarriko ditu lehen orduetan, baina, orduan ere, egun eguzkitsua geratuko da. Oraingoan Eolo iparretik egingo du ufa, eta, zenbaitetan, bolada gogorrekin jardungo du bere zeregin eolikoetan. Tenperaturei dagokienez, alde zabalagoa egongo da, 6 eta 18 gradu artean.
Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.