⛅ EGURALDIA

Hodei dantza zeruan, lurrean irakurritakoaz aspertuz gero

Juanma Gallego

JUANMA GALLEGO / ALEA

Ostarte zabalak marraztuko dira ortzian, eta arratsaldean erabat garbitzera egingo du. 

Goizak hodeiak ekarriko ditu, baina horien artean ostarte zabalak marraztuko ditu zeruko ergatibo ahalguztidunak. Eguerditik aurrera, osterantzean, zerua nahiko garbi geratuko dela diote honetaz dakitenek. Haizeari dagokionez, ipar ekialdekoa izango da, baina nahiko ahula. 8 eta 18 gradu arteko aldea izango dute Gasteizen.

Ostegun goizari agurra egiteko lanbroa eta lainoak agertuko dira. Ondoren, erdi eta goi mailako hodeiak ugarituz joango dira. Eolo, oraingoan, mendebaldekoa izango da gehienetan, baina arratsaldearekin batera ipar osagaian finkatuko da. Tenperaturetan ez da demaseko aldaketarik igarriko, eguneko tartea 7 eta 16 gradu artean kokatuz.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago