Lehen orduetan laino eta lanbroak agertuko dira. Ondoren, zerua parte hodeitua egongo da, erdi eta goi mailako hodeiekin. Arratsalderako, behe mailetan hodei gehiago agertuko direla espero da. Hegoaldeko haize ahula ariko da lehen orduetan, baina zenbaitetan bolada gogorrak izango ditu; arratsaldean, ipar osagaira joko du. Tenperatuetan ez da apenas aldaketarik egongo, hiriburuan 8 eta 15 gradu arteko aldea espero baitute.
Asteazkenak hodeitza ekarriko du, batez ere goizean, euri txikiren bat botatzeko aukerarekin. Orduek aurrera egin ahala, ordea, hodeitzak gutxitzera egingo du, eta zeru garbiagoa azalduko da. Eolo ekialdetik ariko da egunaren lehen partean, eta, indar askorik izango ez badu ere, zenbaitetan haserrealdiren bat edo beste har dezake; gauarekin batera, baina, hegoalde osagaira egingo du. Termometroetan, aldaketa askorik ez: 7 eta 16 gradu artekoak espero dira.
Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.