⛅ EGURALDIA

Ostartez ostarte

Juanma Gallego

JUANMA GALLEGO / ALEA

Goizean ostarte zabalak izango ditugu, gaur arratsaldean eta bihar goizean hodeitza nagusituko den arren.

Goizean lanbro eta lainoak azalduko dira, batez ere Arabako Errioxan. Gainerakoan, zerua partez estalita egongo da, erdi eta goi mailako hodeiekin, baina ostarte zabalak ere izango ditugu egunean zehar. Arratsaldetik aurrera, ordea, hodeitza handituko da. Hego osagaiko haize ahul-bizia izango dugu, bereziki goizaldean eta haizeguneetan bolada gogorrak hartuko dituena. Tenperatura maximoak dezente igoko dira, eguneko alde termikoa 8 eta 21 gradu artean kokatuz.

Astelehen arratsaldean finkatutako hodeitza goizean zehar finkatukoa da, baina arratsaldean berriro ostarteak zabalduko dira. Goizean zehar euri txikiren bat bota lezake. Ipar-ekialdeko haizea ahula ariko da. Oraingoan minimoek zertxobait egingo dute gora, eta maximoek, berriz, behera: 11 eta 18 gradu arteko alde termikoa izango dute hiriburuan.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.
 

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago