Gaurko egunez 1983an
Gasteizko udalbatzak aho batez onartu zuen euskara udal administrazioan ofizialki sartzea eta garatzea. Euskararen erabilera sustatzeko mozio horri baiezkoa eman zioten l983an EAJ, PSOE, HB, EE eta AP alderdi politikoek. Udalaren zein bere menpeko sail guztien jardueran elebitasunaren aldeko apustua egin behar zela adierazi zuten aho batez. Besteak beste, onartu zuten euskara batzordea sortzea, udaleko euskara zerbitzua sortzea, itzultzaile-zuzentzailea kontratatzea, udal aktak eta dokumentu ofizialak elebitan jartzea, kale izendegia euskaraz eta gaztelaniaz egitea, udal langileak euskalduntzeko plana egitea, euskarazko literatura, irrati eta kultur jarduerak sustatzea, eta Arabako bertsolari eskola indartzea.
Eta gainera... |
|||||
|
|
1936-10-21 Elosuko 17 herritar fusilatu zituzten. Gerraren izugarriakeriaren biktima izan ziren. Biktimen artean 17 eta 70 urte artekoak zeuden. |
||||
|
|
888-10-20 Arabako lehenengo gotzainetako bat hil zen. Bolibarko hilerrian jasotzen da haren heriotza. Pieza prerromaniko aparta da. |
||||
|
|
1890-10-25 La Libertad egunkariaren lehen zenbakia argitaratu zuten Gasteizen. Egunkari liberal foruzalea zen, Herminio Madinabeitiak sortuta. |
||||
|
|
1937-10-21 Maria Pilar Alonso Ibañez etnografo eta historialaria jaio zen Markizen. Pipaongo ohitura, erritu, bizimodu eta ahozko ondarea ikertu ditu. |
||||
|
|
1936-10-23 Jeronimo Rodriguez Garoña 34 urteko jornalari eta Bastidako begirale errepublikanoa fusilatu zuten, eta harriz lotuta Ebro ibaira bota zuten. |
||||
|
|
1476-10-22 Aiala eta Calleja bandoen arteko gatazka amaitzeko Kapitulatua onartu zen. Gasteiztar guztiak vitorianos izenpean elkartzea ezarri zuen. |
||||
|
|
1919-10-26 Euskaltzaindiak bere lehen euskaltzain urgazleak izendatu zituen. Arabaren izenean Odon Apraiz eta Luis Gonzalez de Etxabarri. |
||||
|
|
2000-10-22 ETAren lehergailu batek Maximo Casado Carrera espetxe funtzionarioa hil zuen Gasteizen, Langraiz Okako espetxera zihoala. 44 urte zituen. |
|
|
||