Kantari Araba, zuzenean

Mendialdeko eta Trebiñuko zortzi talde ari dira oholtza gainean.

Kanpezu euskal musikaz betetzen ari da, Kantari Araba ekimenarekin. Gaztetxoen artean euskara sustatzea helburu duen egitasmoak Arabako hainbat txoko bisitatuko ditu datozen asteetan, eta lehen hitzordua Kanpezukoa da.

Mendialdeko eta Trebiñuko gazteak ari dira Kanpezuko kultur etxeko oholtza gainean. Orotara zortzi talde dira: Aldapako euskaldunak, Euskal Herrikoak, Izarrak, Kanpezuko superlagunak, Gure Lema, Kanpezutarrak, Neskatilak eta Superizarrak. 

Hurrengo hitzorduak Añanan —Langraiz Okako gizarte etxean, oraindik zehazteko dagoen data batean— eta Arabako Errioxan —Oiongo zineman, azaroaren 14an— izango dira.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago