Kantari Araba bihar hasiko da Kanpezun

Azken egunotan entseguetan ibili dira gaztetxoak. KANTARI

Mendialdeko eta Trebiñuko zortzi talde ariko dira oholtza gainean.

Kanpezu euskal musikaz beteko da bihar, Kantari Araba ekimenaren hasierarekin. Gaztetxoen artean euskara sustatzea helburu duen egitasmoak Arabako hainbat txoko bisitatuko ditu datozen asteetan, eta lehen hitzordua Kanpezun izango da. Ikuskizuna zuzenean jarraitu ahalko da ALEAren webgunean.

Mendialdeko eta Trebiñuko gazteak arituko dira Kanpezuko kultur etxeko oholtza gainean, 17:00etan hasita. Orotara zortzi talde ariko dira: Aldapako euskaldunak, Euskal Herrikoak, Izarrak, Kanpezuko superlagunak, Gure Lema, Kanpezutarrak, Neskatilak eta Superizarrak. 

Hurrengo hitzorduak Añanan —Langraiz Okako gizarte etxean, oraindik zehazteko dagoen data batean— eta Arabako Errioxan —Oiongo zineman, azaroaren 14an— izango dira.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago