⛅ EGURALDIA

Lorenzori kostako zaio

Juanma Gallego

JUANMA GALLEGO / ALEA

Tarte hodeitsuak izango ditugu gaurtik igandera bitartera.

Bezperaren bidetik joko du ostiralak, zerua tarteka hodeitsu egongo baita, eta noizean behin euri txikia egin dezakeelako. Batez ere goizean haize indartsua izango dugu —itsasalderako alerta laranja ezarri du Euskalmetek—, gehienbat mendebaldeko osagatik. AEMETen arabera, 6 eta 16 gradu arteko aldea egongo da Gasteizen.

Asteburu osoan zerua partez hodeitua egongo da, erdi eta goi mailako hodeiekin. Igande goizean lainoa ager daiteke, eta, arratsalderako, hodeitza trinkotuko da: ordu horien bueltan baliteke zirimiria egitea. Haize ahul-bizia ibiliko da, zenbaitetan bolada gogorrak har ditzakeena. Tenperaturei dagokienez, 4 / 19 eta 7 / 21 dira iragarri dituzten tarteak.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago