Lainogune batzuk sortuko dira goizean goiz, eta, ondoren, zerua hodeitsu egongo da, erdi eta goi mailako hodeiekin. Hego-mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da, eta batez ere gauez zein mendi ingurueta bolada oso gogorrak har ditzake. 5 eta 13 gradu arteko alde termikoa izango dute hiriburuan, eta, probintziaren zenbait lekutan izotz txikia egin dezake.
Ostiralak ere tarteka zeru hodeitsuak izango ditu. Are, noizbehinka euri txikia egin lezake. Eolo gehienbat mendebaldetik ariko da, ahul bizi, baina haizegunetan bolada gogorrak izan ditzake. Arratsalde edo gauerako, ostera, haizeak indarra galduko du. Giro hotza mantenduko da: Gasteizerako 7 eta 13 gradu arteko alde termikoa iragarri dute.
Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.