Antolatzaileen ustez, bizi dugun garai nahasian eta olatu erreakzionarioaren aurrean, ezinbestekoa da komunitate sena indartzea eta herritarren eskubideak nahiz kultura babestea. Josu Etxaburu eta Irati Alvarez bozeramaileek azpimarratu dute logika elektoralistatik kanpoko "etorkizunez beteriko jauzia" dela, instituzio, alderdi eta eragileei bultzada eskatuz.
Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazarekin batera, ordu berean elkartuko dira Bilboko Arriaga plazan, Donostiako Plaza Berrian, Iruñeko San Jose plazan, Baionako Askatasunaren plazan, Donibane Garaziko merkatu estalian eta Maule Gaineko Arrabotüan.