Giro argia izango dugu gaur, baina hori izango da behin lehen orduetako lanbro eta lainoak altxatzen direnean. Hodeiak ez dira guztiz desagertuko, eta urdinguneekin batera hodeiak ere izango ditugu. Eolok ez du aparteko indarrik izango, eta arratsaldean ipar-mendebaldean finkatuko da. Gasteizerako 5 eta 16 gradu arteko aldea izango dute.
Bihar antzeko giroarekin jarraituko dugu, baina hodeiak ugariagoak izango dira, eta egunaren lehen partean euria egin dezake. Arratsalderako, ordea, beste behin garbitzera egingo du. Haizea gaur baino dezente zakarragoa izango da, ipar-mendebaldetik finkatuta. 5 eta 15 gradu artekoan geratuko da termometroa.