⛅ EGURALDIA

Giro freskoa nagusitzen hasiko da

Juanma Gallego

JUANMA GALLEGO / ALEA

Batez ere arratsaldez hodei gehiago izango ditugu, gaur zein bihar. 

Asteburuan finkatutako giroak aste honen hasieran segida izango du. Hala, egunean zehar hodeiak eta ostarteak izango ditugu, baina arratsalde edo gau partean hodeiek partida irabaziko dute, eta ugarituko dira. Are, ordu horien bueltan euria eta guzti egin lezake. Eolo iparraldetik ariko da, eta freskoa askoz gehiago igarriko da, 2 eta 12 gradu arteko gradu tartea izango delako.

Astearteak lanbro eta lainoak ekarriko ditu egunaren hasieran. Eguerdi partean giroa eguzkitsua geratuko da, eta, beste behin, arratsaldean hodei gehiago azaldiko dira, ortzia tarteka hodeitsu geratuz. Haizean ez da aldaketarik egongo, eta setatsu mantenduko da, ipar osagaian. Tenperaturek zertxobait gehiago egingo dute gora, baina ez gehiegi: Gasteizen 4 eta 14 gradu artekoan ibiliko dira. 4 eta 14

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.
 

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago