Gaurko egunez 2014an
Proiektuak Gasteizko euskal komunitateari euskarazko kultura eta euskalgintza garatzeko topagune bat eskaintzea zuen helburu. Inaugurazioaren egunean goizean, Javier Maroto orduko PPko Gasteizko alkateak eta Lukas Etxeberria Lazarraga kultur elkarteko kideak proiektuaren aurkezpena egin zuten. Arratsaldean, ekitaldi sozialean, Kike Amonarrizen Arabarren patologia linguistikoak hitzaldia eta Petti eta Balerdi-Balerdiren kontzertua izan ziren. Oihanederrek 650 jarduera baino gehiago eta 50.000 parte hartzaile baino gehiago izan zituen bere ibilbidean. •
Eta gainera... |
|
tra
|
1745eko urriaren 12an jaio zen Felix Maria Sanchez de Samaniego Zabala alegialari ospetsua. 157 alegia idatzi zituen. Euskara ulertzen zuen. |
|
|
1936ko urriaren 13an, Mateo Muxika Gasteizko elizbarrutiko gotzaina atzerriratu zuten frankistek, eta Gasteiztik irten zen Erromara joateko. |
|
|
1781eko urriaren 17an hasi ziren Gasteizko Plaza Berria eraikitzen, Justo Antonio de Olagibel hiriko arkitektoaren proiektuaren arabera. |
|
|
1916ko urriaren 18an jaio zen Federico Barrenengoa Amirola. Toponimian eta onomastikan aditua zen, eta euskaltzain ohorezko. |
|
|
2021eko urriaren 12an, E. Tavares 37 urteko emakumea hil zuen O. Macias bikotekide ohiak. Hil ondoren, erasotzaileak bere buruaz beste egin zuen. |
|
|
2024ko urriaren 12an Guardia Zibilaren ekitaldia egin zen lehen aldiz hirigunean, Plaza Berrian, eta ez Santsomendiko kuartelean. |
|
|
1976ko urriaren 17an atera zuten ikurrina Baskonia eta Askatuak saskibaloi taldeek Gasteizko Mendizorrotza kiroldegian.. |
|
|
1864ko urriaren 15ean ireki zen gaur Dato kalea dena, hasiera batean Estacion kalea izenekoa. Trenbidearen etorrerarekin lotuta sortu zen. |