Mar Daban izango da Enplegu eta Turismo foru diputatu berria

Juanma Gallego

Orain arte gobernuaren ordezkariorde gisa jardun du Dabanek. PSE-EE

Sozialistek Mar Daban proposatu dute Cristina Gonzalez ordezkatzeko Enplegu, Merkataritza, Turismo eta Foru Administrazioko diputatu berri gisa.

Arabako PSE-EEk erabaki du Mar Daban, gaur egun Espainiako Gobernuak Araban duen ordezkariordea, Arabako Foru Aldundiko Enplegu, Merkataritza, Turismo eta Foru Administrazioko diputatu berri izendatzea, Cristina Gonzalezen lekukoa hartuta. Sozialistek Javier Hurtado Kongresurako hautagai izendatu ostean eta Gonzalez Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburu izango dela iragarri ondoren helduko da erreleboa.

PSE-EEren arabera, Dabanek ibilbide profesional eta instituzional sendoa du. Zuzenbidean eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziaduna da, eta lan arloko eskarmentu zabala metatu du Lan eta Gizarte Segurantzako ikuskatzaile gisa. Alderdiaren esanetan, kargu horretan enpresen errealitatea, lan baldintzak eta enpleguaren kalitateari lotutako erronkak "gertutik ezagutu" ditu.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago