Ostiral hodeitsua izango dugu, eta batez ere arratsaldean zaparradaren bat botatzeko aukera egongo da. Iparraldeko haizea izango dugu, arratsaldean bolada gogorrak har ditzakeena. Maximoak nabarmen jaitsiko dira: 12 eta 19 gradu arteko alde termikoa izango dute hiriburuan.
Bezperaren arratsaldean hasitako aldaketa larunbatean ere geratuko da, zeru oso hodeitsua egongo delako, noizbehinka euri txikia egingo duelarik. Igandean, berriz, hodei eta ostarteak tartekatuko dira, baina batez ere egunaren hasieran era amaieran euri txikia egin dezake. Tenperaturen jaitsiera nabarmena izango da: larunbatean 10 eta 15 gradu arteko tartea izango dugu, eta 4 eta 11 gradu artekoa igandean.
Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.