⛅ EGURALDIA

Aldaketaren atarian

Juanma Gallego

JUANMA GALLEGO / ALEA

Gaurkoz giro eguzkitsua mantenduko da, baina arratsaldetik aurrera hodeiak agertuko dira.

Ostegunak goiz eguzkitsua oparituko digu, lehen orduetako lanbro eta lainoak alde batera utziz gero. Gauerako, ordea, hodeiak agertuko direla diote meteorologoek. Hego-haizea izango dugu egunaren hasieran, baina azken orduetan ipar osagaia hartuko du. Tenperaturak atzokoaren oso antzekoak izango dira: 14 eta 24 gradu arteko alde termikoa izango dute hiriburuan.

Ostiralak aldaketa ekarriko du, goizean zerua hodeitsu mantenduko baita, eta arratsaldetik aurrera euria ere egin dezakeelako, zaparradaren bat botaz. Eolo ipar osagaian ariko da, eta batez ere arratsaldean bolada gogorrak hartuko ditu. Tenperatura maximoak zertxobait jaitsiko dira, eguneko alde termikoa 13 eta 21 gradu artean kokatuz.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago