Atzokoaren oso antzeko eguna iragarri dute gaurkorako. Izan ere, goizean goiz laino eta lanbroak agertuko dira han-hemenka, baina ondoren erabat garbi geratuko da eguna. Haizeari dagokionez, hegoaldekoa izango da osagai nagusiena, aparteko indarrik gabe jardunez. Tenperaturak zertxobait gora egingo du, hiriburuko alde termikoa 13 eta 24 gradu artean geratuz.
Beste horrenbeste ekarriko du ostegun goizak: behin goizeko lainoak altxatuta, zeru gardenak espero dira. Arratsalderako, ordea, hodeiak agertuko dira. Eolo hegotik tematuta mantenduko da goizean, baina arratsalderako iparraldetik ariko da. Tenperaturetan ez da apenas aldaketarik espero, 14 eta 24 gradu arteko aldeekin.
Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.