Aste berria lanbro eta lainoekin hasiko gara. Oro har, zerua hodei gutxirekin egongo da, baina egunaren amaieran, beste behin, hodeiak bueltatuko, partez hodeituta geratuz. Eolo gehienetan ipar osagaian finkatuta egongo da. Termometroa 12 eta 21 gradu arteko aldean egongo da Gasteizen.
Biharko egunari dagokionez, momentuz Euskalmetek ez du informazio ofiziala gaurkotu joan den asteko larunbatetik. AEMETen informazio eskematikoaren arabera, badirudi goizean hodei batzuk egongo direla, baina arratsalderako giro guztiz eguzkitsua egongo dela dirudi, hegoaldeko haize ahularekin. Euskalmeten iragarpen automatizatuaren arabera, hiriburuan 11 eta 23 gradu arteko aldea espero da —14 eta 27 gradu artekoa, AEMETen arabera—.
Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.