Efemerideak

Rikardo Arregi idazlea jaio zen

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute

Rikardo Arregi idazlea. Argazkia: GOIENA

Gaurko egunez 1958an

Gasteizen jaio zen Rikardo Arregi Diaz de Heredia, 1958ko urriaren 4an. Psikologia eta Magisteritza ikasi zituen Salamancan, eta hantxe hasi zen euskara ikasten ere, Koldo Mitxelenarekin. Euskal Filologia ikasi zuen gero, Gasteizen. Idazlea da Arregi, poeta, eta itzultzailea. Hiru liburu kaleratu ditu guztira hogei urtean. 1993an atera zuen lehena: Hari hauskorrak. 1998an bigarrena: Kartografia. Eta 2012an hirugarrena: Bitan esan beharra. Espainiako Kritikaren Saria jaso dute hirurek. Wyslawa Szymborska idazlearen lanen itzulpena ere egin du beste itzultzaile batzuekin lankidetzan; portuges poetak (Sophia de Melo, Eugenio de Andrade, Jorge de Sena) eta beste poeta eta idazleak, hala nola, Dennis Cooper edo Roberto Arlt euskarara ekarri ditu.  Ernestina de Champourcinen poemen antologia bat ere euskaratu du.

Eta gainera...

tra

2004ko urriaren 7an Gasteizko hamar tabernak lehen aldiz pintxopotea antolatu zuten: pintxoa eta ardoa euro baten truke. Hasierako ekimena asteburuaren aurreko ostegunerako pentsatutako tokiko estrategia izan zen..

2005eko urriaren 8an hil zen Micaela Portilla. Portilla izan zen XX. mendeko Euskal Herriko antropologo eta historialarien artean garrantzitsuenetako bat. Gasteizen jaio zen 1922ko uztailaren 30ean.

1850ko urriaren 9an Luis de Ajuria Atauri alkateak Caja de Ahorros de Vitoria sortzeko proiektua eta araudia aurkeztu zituen Gasteizko udalbatzan. Lehen urtean 353 aurreztaile izatea lortu zuen erakunde publikoak.

   
   
   
   
   

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago