Lan astearen azken eguna lanbro eta lainoekin esnatuko da. Lehen orduetan hodeitza mantenduko da, baina, ondoren, apurka-apurka horiek desagertzen joango dira, eta garbiago geratuko da. Ipar haizea ariko da, nahiko ahul, baina arratsaldean zertxobait gehiago indartuko da. Tenperaturen beherakada nabarmena izango dugu: 8 eta 14 gradu arteko aldea iragarri dute Gasteizerako.
Asteburuari begira, bi egunetan lanbro eta lainoak mantenduko dira lehen orduetan. Oro har, hodeiak eta ostarteak nagusituko dira asteburuan osoan, larunbat arratsaldean garbiago egongo bada ere. Iganean hodeitza handiagoa izango da, eta euri txikiak egin ditzake. Tenperatura altuagoak izango ditugu: larunbatean, 9 eta 20 gradu artean, eta, igandean, 8 eta 22 gradu artekoan ibiliko dira termometroak.
Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.