Goizak atzokoaren moduko aurpegia erakutsiko du, zeru oso hodeitsuarekin. Are, euri txikia egin dezake, baina ez atzo bezainbestekoa. Arratsalderako, ordea, atertu egongo duela dio Euskalmetek. Eolo iparraldetik ariko da, bolada gogorrekin. Tenperaturei dagokienez, 8 eta 18 gradu arteko alde termikoa egongo da hiriburuan.
Aspaldiko partez, laino eta lanbroekin esnatuko da ostirala. Lehen orduetan zerua oso hodeitsu egongo bada ere, goizak aurrera egin ahala hodeiek desagertzera egingo dute. Haizea ipar osagaian mantenduko da, ahul edo bizi. Tenperaturak amilduko dira, 9 eta 13 gradu artekoarekin.
Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.