⛅ EGURALDIA

Berunkara, finkatze bidean

Juanma Gallego

JUANMA GALLEGO / ALEA

Zeru grisak eta euria izango ditugu nagusi, batez ere gaur.

Atzo baino hodeitsuagoa izango da gaurko eguna, eta euria egiteko aukera ere handiagoa izango da. Ura pilatzeko arriskuagatik, hain zuzen, Euskalmetek abisu horia eman du, printzipioz Bizkai eta Gipuzkoarako. Eolo mendebal osagaikoa izango da. Bizi jardungo du, baina bolada gogorrak ere bota ditzake. 11 eta 17 gradu arteko alde termikoa espero da.

Bihar ere antzeko agertokia izango dugu, zeru oso hodeitsuekin. Euria egin badezake ere, oraingoan badirudi gutxiago egingo duela, eta arratsalde edo gauerako atertuko duela. Oraingoan, haizea ipar osagaikoa izango da, eta bolada gogorrekin ariko da. Bezperakoak baino tenperatura baxuagoak izango ditugu: Gasteizen 9 eta 14 gradu artean ibiliko dira.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.
 

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago