Astearte goiza tarteka hodeitsu egongo da. Arratsalderako hodeitza handituko dela espero da, zerua oso hodeitsu geratu arte. Euskalmetek ohartarazi du arratsalde edo gau partean zaparrada trumoitsuak egin ditzakeela. Gehienetan hegoaldeko haizea izango da nagusi, zenbait bolada gogorrekin. Tenperaturei dagokienez, hiriburuan 13 eta 22 gradu artean egongo dira.
Asteazkenak ez du aldaketarik ekarriko; ez eguraldiari dagokienez bederen. Egun osoan zehar zerua oso hodeitsu egongo da, zaparrada trumoitsuak botatzeko arriskuarekin. Batez ere arratsalde eta gauean bereziki indartsuak izan daitezke horiek. Haizea mendebal osagaikoa izango da, bolada gogorrekin. Giro desatsegin horretan, tenperaturek ere lagunduko dute, zertxobait jaitsiko baitira: 11 eta 18 gradu arteko alde termikoa izango dute Gasteizen.
Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.