Asteburuan izan dugun giroa gaur ere errepikatuko da, zerua tarteka hodeitsu egongo delako. Ez dirudi, ordea, euria egingo duenik: Euskameten arabera zaparrada txiki edo ertainak izateko probabilitatea txikia da. Haizea hegoaldetik ariko da gehienetan, ahul-bizi, zenbait bolada gogor har ditzakeen arren. Gasteizen tenperaturen tartea 13 eta 24 gradu artekoa izango da.
Astearteak, alabaina, hodei gehiago ekarriko ditu, bai eta zaparrada trumoitsuak izateko aukera ere. Horien batez ere arratsaldetik aurrera gertatuko dira. Eolo bere horretan geratuko da, hego-mendebaldeko osagaian, bezperan baino bolada gogorragoekin. Tenperaturak oso antzekoak izango dira: 14 eta 22 gradu artekoak.
Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.