Atzoko joeran sakonduz, ostiralak tarte hodeitsuak ekarriko ditu, eta egunaren amaierarako zaparrada trumoitsuak egin ditzake. Eolo hego-ekialdean finkatuta egongo da, eta bereziki lurraldearen hegoaldean gogotsu egin dezake. 10 eta 20 gradu arteko alde termikoa izango dute Gasteizen.
Antzeko agertokia mantenduko da asteburu osoan. Bai bihar zein etzi zeru oso hodeitsuak izango ditugu, eta, noizean behin, zaparrada trumoitsuak bota ditzake. Tenperaturei dagokienez, minimoak dezente igoko dira ostiralekoekiko, bi egunetan 15 graduan egongo baita koska minimoa. Maximoak bere horretan mantenduko dira: hurrenez hurren, 19 eta 21 gradukoak espero dituzte Gasteizen.
Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.