Zeru oso hodeitsua ekarriko digu ostegun goizak, eta ordu hauen bueltan euri txikia egin dezake ere. Egunak aurrera egin ahala, ordea, garbiago egongo da, eta arratsaldean ostarteak zabalduko direla diote honetaz dakitenek. Euri jasa gertatuz gero, bota errua meteorologoei, eta ez mezulariari. Ipar haizea egongo da egun gehienean, aparteko indarrik gabe. Tenperaturen jaitsiera nabarmena izango da: 11 eta 17 gradu arteko alde termikoa izango dute hiriburuan.
Ohiko lan astearen azken egunean zerua tarteka hodeitsu egongo da, eta egunaren amaierarako zaparrada trumoitsuak bota ditzake. Eolo, oraingoan, hego-ekialdeko osagaian egongo da, eta tenperatura maximoek gora egingo dute, eguneko tartea 10 eta 22 gradu artean kokatuz.
Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.