Lana bideratzeko, Albrecht Heubnerren Studies in Composition. Given: Nine Squares of Equal Size lana hartu dute inspirazio iturri, eskolatik azaldu dutenez. Bada, tamaina bereko bederatzi karratu geometriko sinple abiapuntu hartuta, ikasle bakoitzak bere sormen proposamena garatu du erritmoa, mugimendua, tentsioa eta oreka uztartuz. Diseinu horietan funtsezkoak izan dira errepikapenaren erabilera, simetria zein asimetria jokoak, kolorearen aukeraketa zaindua eta hutsuneen eta beteen arteko kontrasteak.
Kolorea eta forma geometriko sinpleekin egindako ariketa honen helburu nagusia diseinuak gizartea eta espazio publikoa eraldatzeko duen gaitasuna agerian uztea izan da. Proiektuak, era berean, diseinua herritarrengana hurbiltzen du eta Bauhausen printzipioek gaur egun oraindik duten balioa azpimarratzen du, "forma sinpleetatik abiatuta espazio publikoa eraldatzeko proposamen bisual indartsu eta esanguratsuak sor daitezkeela erakutsiz".
Argazkiak: IDarte