⛅ EGURALDIA

Udazkenak bere tokia aldarrikatu nahi du

Juanma Gallego

JUANMA GALLEGO / ALEA

Hodeiak eta euria datoz, eta bihar, gainera, hotza festara batuko da. 

Asteazken hodeitsua izango dugu. Are, noizean behin zaparrada trumoitsuak bota ditzake, bereziki arratsaldearen amaieran. Hegoaldeko haizea izango dugu hasieran, baina arratsalderako ipar osagaian finkatuko da. Egun osoan zehar haizea nahiko zakar ibiliko da. Tenperaturei dagokienez, 15 eta 16 eta 27 gradu arteko alde termikoa izango dugu.

Zeru hodeitsuak mantenduko dira egunaren lehen partean, euri txikia egiteko aukerarekin. Arratsalderako, ordea, ostarteak zabalduko direla dio Euskalmetek. AEMETek, berriz, egun osorako hodeitza eta euria iragarri ditu. Haizea, oraingoan, egun osoan ipar osagaian finkatuta egongo da. Tenperaturak guztiz amilduko dira: Gasteizen termometroa 13 eta 16 gradu artean baino ez da mugituko.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago