⛅ EGURALDIA

Atzo zein bihar baino argiago

Juanma Gallego

JUANMA GALLEGO / ALEA

Aspaldiko partez, zeru hodeitsuak izango ditugu gaur, euria izateko aukerekin.

Atzo bezala, lanbroarekin esnatuko da eguna. Ondoren, zerua hodei gutxirekin edo partez hodeitua geratuko da, erdi edo goi mailako hodeiez zipriztinduta. Orduak pasa ahala, ordea, hodeiak berriro trinkotzen hasiko dira, eta gauerako oso hodeitsu geratuko da. Eolo gehienetan hegoaldetik ariko da, ahul-bizi, eta bolada gogorrekin. 14 eta 26 gradu arteko alde termikoa espero da.

Beste behin, bezperaren menia igaro ostean, zeru hodeitsu edo oso hodeitsuak ekarriko ditu asteazkenak. Are, euri txiki edo ertaina egin dezakeela dio Euskalmetek, batez ere egunaren bigarren zatian. Haize ahul-bizia izango dugu, bolada gogorrekin: hegoaldekoa izango da, goizean, eta iparraldekoa arratsaldean. Tenperaturak antzera ibiliko dira, 16 eta 25 gradu arteko aldearekin.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago