Bereziki hegoaldean laino eta lanbroak azalduko dira goizean goiz. Altxatzean, ez du argituko, zeru hodeitsua izango dugulako. Batez ere arratsaldean zaparrada ertain trumoitsuak bota ditzake. Haizea nahiko zakar ibiliko da, mendebal osagaiarekin goizean, eta iparraldekoarekin arratsaldean. Gasteizen 16 eta 24 gradu arteko alde termikoa izango dute.
Astearteak ere goiz lanbroa ekarriko du, baina bezperan baino hodei gutxiago egongo dira. Erdi eta goi mailakoak izango dira, gehienetan. Egunaren bukaeran, osterantzean, hodeitza berriz ere ezarriko da. Hegoaldeko haize ahul-bizia izango dugu, bolada gogorrekin. Alde termikoa zertxobait zabalagoa izango da bi muturretatik, 14 eta 26 gradu arteko tenperaturekin.
Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.