⛅ EGURALDIA

Ur lurrunak bere tokia aldarrikatuko du

Juanma Gallego

JUANMA GALLEGO / ALEA

Arratsaldean hodei gehiago agertuko dira, eta asteburuan ere ostarteena izango da agertoki errepikatuena.

Ostiralak lanbro eta lainoak ekarriko dizkigu, baina, ondoren, zerua hodei gutxirekin geratuko da. Arratsalderako, ordea, behe hodeiak pilatu daitezke, eguna zertxobait ilunduz. Goizeko haizea mendebaldekoa izango da, baina arratsaldean ipar osagaia hartuko du, bai eta indar handiagoaz aritu ere. 12 eta 26 gradu arteko alde termikoa izango dute hiriburuan.

Hodei horiek larunbat goizera arte mantenduko dira, baina gero, beste behin, argitzera egingo du. Arratsaldean zerua partez hodeitua geratuko da, erdi eta goi mailako hodeiekin. Egoera igandera luzatuko da, baina, egun horretan, arratsaldearen amaieran bero hodeiak pilatu daitezke, aspaldiko partez zaparrada trumoitsuak botatzeko aukerarekin. 10 / 23 eta 14 / 26 dira astebururako aurreikusi dituzten tenperatura tarteak.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.
 

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago