Gaurko egunez 1880an
Juan Diaz de Garaio Ruiz de Argandoña 1880ko irailaren 21ean atxilotu zuen Pio Jesus Fernandez de Pinedo udal aguazilak. 1881eko maiatzaren 11n, goizeko zortzietan, orga batean eraman zuten Judimendira. Han zegoen urkatokia. Garai hartako aldizkariek diotenez, 10.000 lagun inguru bildu ziren bertan, exekuzioa ikusteko. Garrotez hil zuten Sacamantecas. Hainbat emakume bortxatu eta hil zituen gizonaren arrastoa, baina, ez zen garrotearekin amaitu. Ondorengo urteetan haurrak eta bereziki neskak beldurtzeko aitzakia bihurtu zen. Garaia hartan, Diaz de Garaioren krimenen ondoren, honelako letrak entzunez oheratzen zituzten neskak: "La noche está muy oscura y están llamando a la puerta; duérmete niña bonita, que viene el sacamantecas".
Eta gainera... |
|
|
|
1884ko irailaren 21ean Gorbeiatik Gasteizera ura eramateko obra inauguratu zuten. Bi urteko lanen ondoren, ura Arriagako Atetik sartu zen hirira, Montehermosoraino. |
|
|
1843ko irailaren 22an Isabel I.a Gaztelakoa Gasteizera iritsi zen eta Arriagako atean Arabako foruak eta pribilegioak errespetatzeko zina egin zuen. |
|
|
1886ko irailaren 25ean Jesus Guridi Bidaola Euskal Herriko musikagilerik ospetsuenetakoa jaio zen Gasteizen. Besteak beste, El Caserio zarzuelaren egilea da. |
|
|
1936ko irailaren 26an Alemaniako hegazkin naziak iritsi ziren Gasteizko aireportura. Bi egun geroago, hegazkinetako bat Plaza Berrian erori zen eta hiru pertsona hil ziren. |
|
|
1966ko irailaren 27an Bigarrenez, Emilio Alava eta Ignacio Laskarai Gorbeia mendira igo ziren, Torpedo izeneko Paristik ekarritako Citroen autoarekin. |
|
|
1839ko irailaren 25an Lehen Karlistaldia amaitzear zela, Gebarako gaztelua errenditu eta liberalen esku geratu zen. Tropak sartu eta gaztelua eraisten hasi ziren. |
|
|
1808ko irailaren 22an Jose Bonaparte Gasteiza iritsi zen eta Montehermoso jauregian hartu zuen ostatu. Bertan, Maria del Pilar Acedo-Sarria markesa ezagutu zuen. |
|
|
1994ko irailaren 22an Fournier Karta Museoa inauguratu zen Bendaña jauregian. Bertan bildutako funtsak Gasteizen sortutako enpresari lotuta daude. |