Urtez luzez Gasteizen egin den Kantari ikuskizuna aurten nobedade garrantzitsu batekin dator: aurrenekoz, Gasteizen ez ezik, hiriburutik kanpo egingo da, Araban zehar egin asmo duen zabalpen baten lehen pauso gisa. Aurten Añanan, Mendialdea-Trebiñun eta Arabako Errioxan ospatuko da gaztetxoen artean euskara sustatu nahi duen musika eta dantza ikuskizuna.
Urrian eta azaroan ospatuko dira hiriburutik kanpoko lehen Kantari horiek. Mendialdea-Trebiñu zein Añanaren kasuan, izena emateko azken eguna irailaren 27an izango da. Oholtza gainean Trebiñu eta Mendialdeko gazteak izango dira aurrenak, urriaren 24an ezarrita baitako hitzordua, Kanpezuko kultur etxean. Añanan, berriz, azaroaren 7an deituta daude, Langraiz Okako gizarte etxean. Arabako Errioxaren kasuan, izena emateko azken eguna urriaren 11 izango da, eta ikuskizuna azaroaren 14an izango da, Guardian.
Izena emateko galdetegiak, entsegu egunak, abestien zerrenda eta bestelako xehetasunak orrialde honetan kontsultatu daitezke.