Egun eguzkitsua izango dugu, bero handikoa. Euskametek abisu horia ezarri du Bizkai eta Gipuzkoako barnealderako, muturreko tenperatura oso altuengatik, eguerdiko ordu batetik arratsaldeko zazpiak arte. Araban, aurreikuspena epelagoa da baina beroa ere nabarituko da: 12 eta 29 gradu artean ibiliko dira Gasteizen. Abisuak Ebro ondoko eskualdeei eragiten diete, bertan 33 gradura iritsi daiteke eta. Haizea hego-mendebaldekoa izango da, arratsaldean iparraldeko osagaia hartuko badu ere.
Antzeko agertokia marraztu dute ostiralerako; goizerako, bederen. Ordu horietan zeru eguzkitsuak izango ditugu, baina arratsalde edo gau partean hodeiak agertuko dira. Eolok egun gehienean ipar partetik jardungo du, eta arratsaldean bereziki indartsuago ibiliko da. Egun beroa izango bada ere, bezperakoa baino epelagoa izango da, 13 eta 27 gradu arteko alde termikoa izango baitute hiriburuan.
Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.