Hodei gutxiko eguna izango da gaurkoa. Ikusiko diren bakarrak goi mailakoak izango dira. Goizean mendebaldeko haizea ariko da, baina gero, ohi bezala, Eolo ipar osagaian finkatuko da, eta orduan bolada gogorrak izan ditzake. Bezperakoa baino egun beroagoa izango da, 11 eta 27 gradu arteko tenperaturekin,
Bihar ere egun eguzkitsua disfrutatu ahalko dugu. Goizean, lanbroa eta lainoa agertuko dira, baina, ondoren, erabat garbi geratuko da. Oraingoan ere, mendebaldeko haizea izango dugu, eta arratsaldean ipar osagaian finkatuko da. Tenperaturak are altuagoak izango dira: Gasteizerako 16 eta 29 gradu arteko alde termikoa irakarri dute.
Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.