Zer da Kantari?

Kantari

Gaztetxoen artean euskarazko kantuak sustatzeko karaoke ikuskizuna da Kantari. Bertan neska-mutikoek euskal kantuak abesten eta dantzatzen dituzte.

Kantarik ez du inolako lehiaketa kutsurik; eta ez da irabazle ezta galtzailerik izango. Parte hartzea eta ondo pasatzea da garrantzitsuena.

7 eta 11 urte bitarteko gaztetxoek daukate Kantarin parte hartzeko aukera. Horretarako, 4 eta 5 lagun bitarteko taldeak osatu beharko dituzte.

Noiz egingo da?

Urria eta azaroan ospatuko ditugu aurtengo Kantari Araban ikuskizunak, lau kuadrilla ezberdinetan (Añanan, Arabako Errioxan eta Mendialdea-Trebiñun). Baina pare hartu nahi izatekotan, aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da. Izena ematen duten guztien artean zozketa egingo da, parte hartzaileen behin betiko zerrenda zehazteko.

Parte hartu

Izena emateko epea irekita dago, ez galdu aukera parte hartzeko. Zuri dagokizun eremua aukeratu eta galdetegia betetzea besterik ez duzu:

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago