Atzo bezala, gaur zerua oskarbi edo hodei gutxirekin egongo da. Goizean goiz lanbro eta lainoak agertuko dira, eta, bereziki egunaren lehen partean, goi hodei batzuk egongo dira. Goizean haizea aldakor ibiliko da, nahiko ahul. Arratsalderako, ordea, iparraldetik ariko da, eta orduan bolada gogorrak hartu ahalko ditu. Gasteizen 12 eta 24 gradu arteko alde termikoan emango dute eguna.
Antzera jantzita esnatuko da asteazkena, lehen orduetako lanbro eta lainoekin. Behin horiek desagertuta ere, bezperan bezala jarraituko du: hodei gutxiko zeruak, goi hodeiez zipriztinduta. Lehen partean mendebaldeko haizea ibiliko da; arratsaldean, ordea, ipar osagaiko haizea izango dugu, noizean behin bolada gogorren batekin. Maximoak zertxobait igoko dira, eguneko aldea 11 eta 27 gradu artekoa izango baita.
Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.