⛅ EGURALDIA

Udak dakarrena udazkenak daroa

Juanma Gallego

JUANMA GALLEGO / ALEA

Zeru nahiko oskarbiak, tenperatura epelak eta haize lasaia dakartza astearen hasierak.

Goiz lanbroarekin hasiera emango diogu aste berri bati, bai eta udari azken agurra eman ere. Hori ospatzeko edo, zerua hodei gutxirekin edo oskarbi mantenduko da. Haize aldakorra izango dugu, eguerdi aldera ipar-ekialdean finkatuko dena, ahul-bizi ufa eginez. Tenperaturek ez dute aldaketa handirik izango: gaur 11 eta 25 gradu artekoak izango dituzte hiriburuan.

Astearteak antzeko bidea urratuko du. Goiz lanbroarekin hasiko da eguna, eta, horiek desagertzean, zerua hodei gutxirekin geratuko da. Eolo ere antzera ariko da, ahul eta aldakor, baina goizean gehienetan ipar partetik egingo du ufa. Arratsaldean pixka bat zakartuko dela diote honetaz dakitenek. Bezperako alde termiko berdin-berdintsua kalkulatu dute: 11 eta 25 artean.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera. 

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago