⛅ EGURALDIA

Bueltan datorkigu epeltasuna

Juanma Gallego

JUANMA GALLEGO / ALEA

Larunbat goizera arte zeru lainotuak izango ditugu, baina hortik aurrera argituko du.

Egunaren hasieran hodeiak izango ditugu, eta eguerdi partean euri pixka bat ere bota lezake. Gainerakoan, ipar-mendebaldeko haize ahul-bizia izango dugu; arratsaldean bereziki bolada gogorrak har ditzake. Termometroetan 8 eta 19 gradu artekoan ibiliko dira hiriburuan.

Asteburuan, berriro ere, berotzera egingo du, baina ez gehiegi. Larunbatean 8 eta 24 gradu artean ibiliko dira tenperaturak, eta, igandean, 10 eta 25 gradu artekoan. Goizean goiz laino eta lanbroak azalduko dira, eta larunbat goizean oraindik hodeiak izango ditugun arren, arratsaldetik aurrera garbituko du. Giro eguzkitsua igande osoan mantenduko da, haize ahularekin.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago