Atzo hasitako giroak gaurkoan oso antzera jarraituko du, zerua tarteka hodeitsu egongo baita. Eolok ere berdinetan segituko du: bere aldagai nagusia iparraldekoa izango da, eta zenbait bolada gogor har ditzake. Termometroan, tenperatura epelak mantenduko dira, Gasteizen 11 eta 17 gradu arteko aldea izango dutelako.
Ostiralak antzeko gogoarekin dator, tarteka hodeituta egongo diren zeruekin. Egunaren lehen partean hodeitza trinkoagoa izango da, baina eguerditik aurrera argiune gehiago ikusiko ditugu zeruan. Mendebaldeko haizea ahul ariko da goizean, baina ondoren ipar osagaia hartuko du, eta biziago ariko da. Alde termomikoa zertxobai zabalagoa izango da, 8 eta 19 gradu arteko tartearekin.
Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.